Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Energia eolikoaz ikasten, jokoan

Ibilbide bat eginez, 26 elementu ikusi ahalko ditu Madariaga Dorretxeko erakusketara bertaratzen denak. Jose Manuel Jimenezen asmakizunak biltzen ditu.Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak makina eolikoei buruzko oinarrizko kontz...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/11/27

Ibilbide bat eginez, 26 elementu ikusi ahalko ditu Madariaga Dorretxeko erakusketara bertaratzen denak. Jose Manuel Jimenezen asmakizunak biltzen ditu.

Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak makina eolikoei buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen du, abendura bitartean ikusgai izango duten aldi baterako erakusketaren bitartez.

Makina Eolikoak izenburua hartzen du Madariaga Dorretxearen lehenengo solairuan kokatuta dagoen erakusketak. Ingenios Eolicos liburuan deskribatzen diren eraikuntza proposamenak jasotzen ditu aldi baterako erakusketa horrek. Bisitariek, guztira, 26 elementu izango dituzte ikusgai, eta bakoitzak bere informazio taula du ondoan, argibide guztiekin. Asmakizun guztien egilea Jose Manuel Jimenez Super da.

Elementu horiek jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematen dute, batetik; eta, bestetik, energia eolikoarekin lotutako oinarrizko kontzeptu batzuk ikasteko aukera ematen dute.

Bisitariek ibilbide bat aurkituko dute: lehenengo, paperezko eta kartoi meheko haizagailuekin jolasteko gonbidapena egiten du erakusketak; ondoren, kometak egin eta horiek hegan jartzen ditu. Horren ostean, jostailuak eraiki eta energia eolikoaren bitartez, efektu bitxiak egiten dituzte; haizea ezagutzen, baloratzen eta neurtzen ikasten da horien bitartez. Azkenik, makina eoliko batzuk egiten ditu erakusketak, haizearen indarra energia mekaniko eta elektrizitate bihurtzeko.

Bioeraikuntzan aditua

Super (Basauri, 1965) Eguzki asmaskizunak eta asmakizun eolikoak liburuen idazlea da. Autodidakta da, eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin harremana duten gaietan eta bioeraikuntzan eta energia berriztagarrietan aditua da. TIA (Ordezko Ikerketa Lantegia) elkartearen zuzendari eta fundatzaileetako bat da. Elkarte horren bitartez, energia berriztagarriak zabaltzeaz arduratzen dira, besteren artean.

Egun, jasangarritasunerako eta teknologia egokietako aholkulari modura lan egiten du Jimenezek, eta mota horretako gaien sustapenean laguntzen ibiltzen da erakunde desberdinekin.Bere etxebizitza ere berak eraiki du. «Eraginkortasun energetikoaren garapeneko agentetzat» hartzen zaio.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.