Etxebarrian hasiko da Euskal Herriko 56. Itzulia
Oraindik Arabako herri bat zehaztea falta bada ere, dagoeneko erabakita dago Itzuliaren 56. edizioko ibilbidea. Orain dela urte bi Markina-Xemeinen amaitu bazen, oraingoan Etxebarrian izango du hasiera.Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegot...
Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegotziak jakitera eman duenez, Markina-Xemein eta Etxebarriko Udalek bat egin dute itzulia babesteko eta babesletza hitzarmen bat sinatuko dute antolatzaileekin. Laguntzaile bila hasi dira, orain, udalak, enpresa eta erakundeei publizitatea eskainiz.
Apirilaren 4tik 9ra
Euskal herriko 56. Itzulia apirilaren 4tik 9ra lehiatuko da, astelehenetik zapatura. Lehenengo etapa Etxebarrian hasiko da eta Markina-Xemeinen amaitu. Bigarren etaparen hasiera beraz, Markina-Xemeinen izango da, eta etapa hori zehaztu barik dagoen Arabako herriren batean amaituko litzateke. «Giroa beraz, domekatik egongo da», adierazi du Iraolagoitiak.
Lea-Artibaiko etapez gainera, seigarren eta azken etapako bakarkako erlojupekoa Eibarren jokatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek, 18 km-tako luzerako ibilbidean.