Frontoiaren aterpean batuko dira etxebarritarrak sanandresak ospatzeko

Kultur eta kirol ekitaldi ugari egongo dira bihartik eta astelehenera bitartean. Amets Txurruka Lagunartiek antolatuta ume eta gazteentzako bizikleta zirkuitua egongo da domekanUrtero modura afari merienda herrikoiagaz ospatuko dute San Andres Eguna Et...

Kultur eta kirol ekitaldi ugari egongo dira bihartik eta astelehenera bitartean. Amets Txurruka Lagunartiek antolatuta ume eta gazteentzako bizikleta zirkuitua egongo da domekan

Urtero modura afari merienda herrikoiagaz ospatuko dute San Andres Eguna Etxebarrian. Arratsaldetik hasita prestatuko dituzte taloak, txorizoa, urdaiazpikoa, odolosteak, gaztainak, gazta eta irasagarra ere. Herritarren biltzeko eguna izango da astelehena, bilgunea, betiko legez, frontoia.

San Andres Eguna astelehenean jausi bada ere, bihar hasiko dira jaiak zesta-punta partidekin. Kirolak tarte handia edukiko du jaietan, domekan ere esku pilota partidak eta Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako mendi bizikleta zirkuitua egongo da eta. Adin ezberdinetako ume eta gazteek parte hartu ahal izateko ibilbide ezberdinak prestatuko dituzte Amets Txurruka Lagunarteko kideek eta parte hartzera gonbidatu dituzte txiki eta handiagoak. Ondoren, gainera, norgehiagoka berezia egongo da Etxebarriko Gaizka Sotil eta Titan Deserten parte hartu duten kirolarien artean.

Urtero bezala, umeei zuzendutako tailerrak egongo dira sanandresetan. Rosa Mª Etxabe artistaren eskutik buztina lantzeko aukera edukiko dute ume eta gaztetxoek.