Ikusmina eragin du Gernika eta RM Castillaren arteko biharko partidak

Gernikak RM Castillaren kontra jokatuko du bihar, 18:00etatik aurrera, Urbietan. 2.B mailako bigarren multzoko sailkapenean bigarrena da talde madrildarra.Partidak ikusmina sortu du herrian, eta bihar jendetza espero da Urbietan. Partida berezia denez,...

Gernikak RM Castillaren kontra jokatuko du bihar, 18:00etatik aurrera, Urbietan. 2.B mailako bigarren multzoko sailkapenean bigarrena da talde madrildarra.

Partidak ikusmina sortu du herrian, eta bihar jendetza espero da Urbietan. Partida berezia denez, klubaren egun erdia izendatu dute.

Gernika Clubak bideo bat egin du (youtuben dago ikusgai) partidarako denentzako laguntza behar dutela esanez. Taldearen historiaren irudi esanguratsuenekin osatu dute bideoa.