IX. Aste Kulturala ospatuko dute hirugarren adinekoek
Burua zein gorputza martxan jartzeko asmoz sortu zuten Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkarteko kideek Hirugarren Adineko Zentroen Aste Kulturala. Sortu zenez geroztik, bederatzigarren urtea da aurtengoa, eta taula gainera igotzeko gogo beragaz edo...
Antzezten eta abesten onenak izatea baino, parte hartzaileen helburua norbere burua balioan jartzea eta aktibo sentitzea da, «bizitasun eta bizipozagaz».
Urtean zehar, hitzaldiak, irteerak, gimnasia, yoga, eskulanak, bazkariak eta beste hainbat egiten badituzte ere, aste kulturalean antzerkia eta korua izaten dira nagusi.
Oraingoan, gernikarrekin batera, Oñatiko eta Zumarragako hirugarren adinekoak izango dira taula gainera igoko direnak. Eta herriko eszenatokitik, Gipuzkoako herri bi horietakora salto egingo dute gerora.