Euskal zine bileraren hasiera ekitaldia, LekeitioKo Ikusgarri Artoan, azaroaren 22an. Argazkilaria: Josu Trueba Leiva / Bostok Photo
41 parte hartzaile hartu ditu aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilerak, eta, horien guztien artean banatzeko, hamabi sari, Antzar Morea saria, Gazte 22 saria eta Benito Ansola Beka eduki ditu aurten epaimahaiak. Hain zuzen ere, zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta film onena saritu dituzte, horien artean, 15.000 euro banatuta. Aitor Oñederrak eta Yago Mateo Velascok, esaterako, hainbat sari jaso dituzte.
Aretoa bete egin du
38. Euskal Zine Bileraren amaierako ekitaldiak. Sari banaketaren zain zeuden bertaratutako zinemagile zein herritarrak, baina horren aurretik, Euskal Zinearen Begirada oroigarria emateko unea iritsi zen. Aitor Mazorentzako oroigarria izan zen, eta haren bikote eta alabak jaso zuten.
Horren ostean igo ziren taula gainera Euskal Zine Bileraren epaimahaiko kideak: Aitor Merino zuzendari eta aktorea, Gotzon Sanchez aktorea, Oihana Garro irakasle eta ikerlaria, Iban Gonzalez errealizadorea eta Izaskun Gonzalez artista, diseinatzaile eta ikerlaria.
Hala, horien iritziak eta puntuazioak kontuan hartuta, aurten,
Yago Mateo Velascok eta
Aitor Oñederrak jaso dute film onenaren saria eta urrezko antzarra, amateur eta profesional mailan, hurrenez hurren. Mateo, gainera, ez da sari bakarragaz joan etxera; izan ere, argazki onenaren saria eta antzar morea ere jaso baititu. Oñederraren
I said I would never talk about politics lanak, berriz, gidoi onenaren saria ere jaso zuen zapatuko ekitaldian.
Aipamen berezia
Halaber, Beñat Fuentes Goikoetxearen
Arrantzaleen kanta lanak, Miren Gojenola aktorearen
Brunilda filman egindako lanak eta
Abiadura lanaren musikak ere epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute.
SARIAK:
– Amateurra: Erika Elizariren MEZU BAT HOZKAILUAN. 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
– Profesionala: Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren THE DEVIL ON YOUR BACK. 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
– Amateurra: Eñaut Gantxegiren DANIAN JAI-ALAI: COURT WARRIORS. 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
– Profesionala: Patxi Basabe Pérez de Viñaspreren LASTERKETA. 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
– Amateurra: Erika Elizariren MEZU BAT HOZKAILUAN. 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
– Profesionala: Aitor Oñederraren I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS.
1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
– Amateurra: Yago Mateo Velascoren FISHURA. 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
– Profesionala: Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren THE DEVIL ON YOUR BACK.
1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
– Aitor Zarzuelo Landaren MAITALEAK. 500 euro eta zilarrezko antzarra.
– Yago Mateo Velascoren FISHURA. 500 euro eta antzar morea.
- Benito Ansola Beka
– Irati Canoren LEIHOAK
Euskal zine bileraren hasiera ekitaldia, LekeitioKo Ikusgarri Artoan, azaroaren 22an. Argazkilaria: Josu Trueba Leiva / Bostok Photo
Goizean, Lekeitioko Berbaldian
Sarien aurretik, baina, Lekeitioko Berbaldian elkartu ziren zapatuan, Euskal Herriko 40 zinegile. Bertan bilduta, euskal film laburren egungo egoerari buruz jardun eta hausnartu zuten. Miren Manias euskarazko zinemagintzan ikerlariak gidatutako saio horretan, euskal zinema munduko beste lau kidek parte hartu zuten: hala nola, Kimuak film laburren programako zuzendari Txema Muñozek, Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta ekoizleak, Pasaikeko Neskak-eko partdaide eta zinemagile Maider Fernandezek Kepa Sojo zuzendari, gidoilari eta historialariak.