Las Rozas-en (Madril, Espainia) egiten den Mª Isabel Clavero Memorialean nagusi izan da Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia. Txirrindularitza denboraldiari amaiera emanez, urtero, hainbat txirrindulari biltzen dira aurten 24 urte bete dituen memorialean parte hartzeko. Txirrindulari amateur, ex profesional eta profesionalen bilgune izan zen zapatu arratsaldean Las Rozas.
Amets Txurruka txirrindularia.
Urtero modura, profesionalak izan ziren parte hartzen azkenak. Lasai irten ziren eta lehen bi bueltak elkar zaintzen igaro zituzten. Caja Rural taldeko txirrindulariek hartu zuten burua eta bi buelta falta zirela Amets Txurrukak tropela atzean uzteko behar zuen abantaila hartzea lortu zuen. Marcos Garcia eta Delio Fernandez atzean izan zituen Caja Ruraleko txirrindulariak, baina, ezin izan zuten harrapatu. Besoak altzatuta igaro zen Txurruka helmugako pankarta azpitik.