Aurrerak urrezko hiru puntu lortu ditu Zaldupen, Getxoren aurka
Garaipen garrantzitsua lortu dute Etxabururen eta Plazaren mutilek; zehatz esanda, denboraldiko hirugarren garaipena lortu du nagusien taldeak. Zapatuan [azaroak 28] 3-1 irabazi zioten Getxori, eta lortutako hiru puntuei esker, mailari eustea posible da oraindik ere. Taldeak jaitsiera postuetan jarriatzen baldin badu ere, puntu bakarrera du salbazioa.
Lehen minutuetatik gogotsu atera ziren jokalariak; aurkariak asko estutu zituzten, eta gol aukera nahikoa izan zituzten. Horietako lehena Julen Uribesalgok sartu zuen 26. minutuan, penaltiz. Lehenengo zatian ez eze, bigarren zatian ere nagusi izan zen etxeko taldea. Bigarren zatiko bi golak Eneko Ibarluzeak egin zituen.