Aldundiak 4,2 milioi euroko isuna jarri dio Autzagane ABEEri

Ekonomi eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek azaldu legez, kontratuak jasotzen zituen hiru klaausula urratu ditu enpresa elkarteakAutzaganeko obren ardura izan duen Aldi Baterako Enpresen Elkartea (ABEE) zigortu du aldundiak, kontratua ...

Ekonomi eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek azaldu legez, kontratuak jasotzen zituen hiru klaausula urratu ditu enpresa elkarteak

Autzaganeko obren ardura izan duen Aldi Baterako Enpresen Elkartea (ABEE) zigortu du aldundiak, kontratua ez betetzeagatik. Cacyr, Mariezkurrena, Bycam eta Viconsa enpersek osatu zuten Autzaganeko tunelak egiteko enpresen elkartea, eta kontratuko hiru klausula ez dituztela bete azaldu du aldundiak.

Ekonomi eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek Batzar Nagusietan azaldu legez, «obra zuzendaritzak egindako txosten teknikoekin bat etorriz, Autzagabe ABEE zigortzeko nahikoa arrazoai badaude». Hain zuzen, Pradalesen esanetan, epe osoa ez betetzea, epe partzialak ez betetzea eta obra zuzendaritzaren aginduak ez betetzea dira ABEEk urratu dituen klausulak. «Ondorioz, guztira 4,2 milioi euroko zigorra ezarri zaio, eta aplikatu da, dagoeneko, iraileko ziurtagirian», esan du.

Gainera, zigor hori, ABEE horrekin sinatutako kontratua zorrotz eta irizpide teknikoekin aplikatzearen ondorio dela azaldu du Ekonomi eta Lurralde Garapenerako diputatuak.

Udan utzi zituen ABEEk Autzaganeko obrak. Enpresa elkarteak azaldu legez, ezin zituen bere gain hartu tunelak hondeatzeko eta zerbitzuan jartzeko proiektuak teknika eta ingurumenaren arloan dituen beharrizanek eragindako kostu ekonomiko handiak. Bilerak egin ostean, uztailaren 28an obren zuzendaritzak agindua eman zion kontratistari gehienez ere aste biko epean berriro has zitzala bertan behera utzitako lanak. Baina emandako epea amaituta, Interbiak sozietate publikoak kontratua hutsaltzeko espedientea abiarazi zuen.