Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga, Euskal Herriko rally txapeldunak

Gernika Racing taldeko ereñarrek bigarren urtez jarrain lortu dute txapeldun izatea. Aitor Saizar pilotu berriatuarra eta Gorka Aginaga kopilotua hirugarren sailkatu diraAnder Arana eta Arkaitz Kobeagak irabazi dute 2015eko Euskal Herriko Rally txapel...

Gernika Racing taldeko ereñarrek bigarren urtez jarrain lortu dute txapeldun izatea. Aitor Saizar pilotu berriatuarra eta Gorka Aginaga kopilotua hirugarren sailkatu dira

Ander Arana eta Arkaitz Kobeagak irabazi dute 2015eko Euskal Herriko Rally txapelketa.

Zapatuan Zamudion erabaki zen aurtengo txapelketa. Ereñarrek irabazi zuten barikuan eta zapatuan jokatu zuten Zamudioko Rallya eta garaipen horri esker, Euskal Herriko txapelketa ere bereganatu dute.

Izan ere, aurretik Aranak berak, Aitor Saizar pilotu berriaturrak eta Mario Perezek zituzten Euskal Herriko txapela lortzeko aukerak.

Peugeot 309 GTI-agaz 34 minutu, 47 segundo eta 75 ehunen pasatxoko denbora egin zuten irabazleek Zamudioko rallyan.

Haien atzetik RACVN taldeko Roland Holke pilotua eta Iñigo Fernandez kopilotua sailkatu ziren 36 segundu pasatxoko aldeagaz. Hain zuzen ere, horiek 35 minutu, 23 segundo eta 79 ehuneneko denbora egin zuten Subaru Impreza autoagaz.

Hamaika lasterketa taldeko Aitor Saizar berriatuarrak eta Gorka Aginagak osatu zuten podiuma. Horiek, Renault Clio Sport autoagaz 35 minutu, 34 segundo eta 96 ehuneneko denboran amaitu zuten proba.