Arbe eta Zabala pilotariei agur jaialdi berezia egingo diete Markina-Xemeinen
https://vimeo.com/147407628
Dania Jai Alai frontoira (Florida, AEB) doaz jokatzera Markina-Xemeingo pilotari gazte biak eta jaialdi berezia antolatu diete abenduaren 12rako. Mahaingurua eta zesta-punta partidak egongo dira herriko zesta-punta jokalariak agurtzeko. Barikuan, 13:00etan aurkeztuko dute egun osoko ekitaldia, Markina-Xemeingo udaletxean.