Arrain lonja berriari buruzko herri batzarra egingo da Ondarroan
Bihar [abenduak 2] Ondarroako arrain lonja berriari buruzko herri batzarra egingo da Kofradia Zaharrean. Herritarrek gairari buruz sakon eztabaidatzeko aukera izango dute 18:30etik aurrera egingo den batzarrean.
Besteak beste, eraikin berriak herriari ekarri ahal izango dizkion onurei buruz hitz egiteko tartea egongo da, eta herritar bakoitzak bere ekarpenak egin eta dudak argitzeko aukera ere izango du.