Harrera elkarteak elkartasun zozketa egingo du aurten ere

Gabonetan elkartasun zozekta egingo du aurte, berriro, Harrera elkarteak. Hala, otzara erraldoia osotzeko produktuak batzen hasiak dira. Ostalariek eta dendariek borondatez ematen ari diren produktuekin ari dira betetzen otzara hori, eta produktu gehia...

Gabonetan elkartasun zozekta egingo du aurte, berriro, Harrera elkarteak. Hala, otzara erraldoia osotzeko produktuak batzen hasiak dira. Ostalariek eta dendariek borondatez ematen ari diren produktuekin ari dira betetzen otzara hori, eta produktu gehiago lortze aldera, laguntza eta konpromisoa eskatu die elkarteak, bai dendari eta ostalariei zein herritarrei ere.

Abenduaren 31an zotz egingo duten otzara hori Gernika-Lumoko Industria kaleko 3 zenbakian ipiniko dute erakusgai, eta denda hori zabalik egongo da zapatuetan, abenduaren 26a bitartean, 12:00etatik 14:00etara. Zozketan parte hartzeko txartelak dendan izango dituzte salgai, eta baita kalean ere, Busturialdeko hainbat txokotan.