Natura, nostalgia eta zentzumenak uztartuz, folk, rock, psikodelia edo indie musikaren ildotik eginiko bidaia eskainiko du barikuan [abenduak4], 20:00etan, John Berkhout taldeak, Lekeitioko Ikusgarri aretoan.
John Berkhout taldea. Argazkia: John Berkhout
Oiartzungo bost gaztek osatutako taldeak esperimentazio urte batzuren ondoren, bide berriari ekin zion disko berria osatuz. 2013an egin zuen debuta John Berkhout talde oiartzuarrak Insamuel Records/Warner music zigiluaren eskutik. Gerora, bi urte luzez kontzertuak ematen ibili dira, agertokiz agertoki. “
The path edo
Lost in the wild abestietako paisaia eta paraje ezberdinetan, taldearen estilo intimo eta pertsonala hedatzen da, emozioz beteriko atal epikoek ere bere tokia dutelarik”, diote.
Disko berria grabatzen dabil taldea, eta Lekeitiokoa disko berria aurkeztu aurreko azken kontzertua izango da. 2016an helduko da John Berkhouten proiektu berria.
Kontzertuaren sarrerak salgai dagoz, aldez aurretik, kultur etxean. Sarrera 5 eurokoa izango da.