Hirukoteka, bost tantura lehiatuko dute, eta txapelketan parte hartzeko gutxienez hiru lagunetako bat Lea Ibarrean jaioa edo enpadronatuta dagoena izan behar da.
Izen ematea egunean bertan egingo dute, Mendexako udaletxean. 16:00etatik 17:00ak arte egongo da aukera apuntatzeko eta 15 euro ordainduko dituzte hirukoteko.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko kultura batzordeak lehenengo laurentzat prestatu ditu sariak.
Irabazleek garaikurrak eta 315 euro jasoko dituzte. Bigarren egiten dutenentzat garaikurrak eta 180 euroko saria egongo da. Hirugarrenek garaikurrak eta 135 euro jasoko dituzte, eta laugarrenek txanpaina eta 75 euro.