Mutrikuko olatu planta ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira
Mutrikuko turismo bulegoak antolatuta, zapatuan [abenduak 5] olatu planta ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, urteko azken bisita programatua izango da.
Guztira, bi irteera egingo dira. Bata, euskaraz (12:30ean), eta, bestea, gazteleraz (11:00etan). Irteera batean zein bestean izena eman nahi dutenek turismo bulegoko kideekin jarri beharko dute harremanetan, bariku [abenduak 4] goiza orduko, 943 60 33 78 telefono zenbakira deituta edo turismo@mutriku.net posta eletronikora idatzita.