Prozesu independentista mintzagai izango dute Mutrikun
Mutrikuko EH Bildu koalizioak antolatuta, bihar [abenduak 2] Prozesu independentista deritzon hitzaldia egingo da Zabiel kultur etxean. Hizlari lanetan Pavel Viñas Zapirain senaturako hautagaia eta Maite Ubiria Beaumont Sortuko kidea izango dira.
Solasaldia 19:00etan hasiko da Zabielgo ganbaran. Besteak beste, abenduaren 20ko hauteskundeetara begira zeintzuk pauso jarraituko diren azalduko dute, eta era berean, prozesu subiranista bat abiarazteko oinarrien berri ere emango dute.