XV. mendi asteko ekimen guztiak «oso arrakastatsuak» izan dira
Aurrera Mendi Taldeko kideek balorazio ona egin dute. Ekimenik jendetsuena boulderra izan da. Mendizale guztiak elkartuta, jai giroan ospatu dute finalista eguna MagdalenanHiru astez luzatu den Ondarroako XV. mendi astea atzo amaitu zen, finalista egun...
Aurrera Mendi Taldeko kideek balorazio ona egin dute. Ekimenik jendetsuena boulderra izan da. Mendizale guztiak elkartuta, jai giroan ospatu dute finalista eguna Magdalenan
Hiru astez luzatu den Ondarroako XV. mendi astea atzo amaitu zen, finalista egunagaz. Aurrera Mendi Taldeko kideek azpimarratu dutenez, balorazio ona besterik ezin dute egin. «Oso pozik gaude. Izan ere, antolatu ditugun jardunaldi guztietan nahikoa jendetsuak izan dira».Domekan, esaterako, 55 mendizale batu ziren Magdalenan egindako jaialdi xumean. «Finalista eguneko jaia polita izan zen. Giro ezinhobean batu ginen, eguraldi ederra lagun». Jaialdia amaitu ostean, denak batera mendiz mendi bueltatu ziren Ondarroara.
Zapatu goizean kiroldegian egindako boulderra, ostera, oso jendetsua izan dela azpimarratu dute. Antolatzaileen arabera, urtetik urtera boulderrean parte hartzen duten gaztetxo kopurua hazten ari da.
Bestalde, azken bi asteotan eskaini diren bi hitzaldiekin oso gustura agertu dira mendi taldeko ordezkariak. Barikuan, esaterako, Kofradia Zaharreko aretoa jendez bete egin zen Pou anaien bideo emanaldian.