Aurten hildako bazkideen meza edukiko dute hasteko,
12:30ean,
Karmengo elizan eta ondoren, bazkaltzera joango dira Oletako Epermendi jatetxera.
Epermendira joateko autobusak 13:30ean irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Bueltako autobusa, berriz, 18:00etan izango da Oletan.
Ospakizunean parte hartu nahi dutenek barikua [abenduak 4] izango dute izena emateko azken eguna. Beti Jai elkartera joan behar da horretarako. Ordainketa 30 eurokoa izango da.

Beti Jai elkartea dagoen eraikina.