Urtarrilaren 12an zen hastekoa 04/08 sumarioko makroepaiketa politikoa, baina, abokatuen kontrako polizia operazioa egin zuten egun horretan, eta atzeratu egin behar izan zuten. 35 lagun epaituko dituzte; tartean, Marije Fullaondo Errigoitiko bizilaguna eta Mikel Etxaburu ondarrutarra.