Onintza Enbeita eta Irantzu Varelagaz solasaldia, Lekeition

Abenduaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorren harira solasaldi bat antolatu du Lekeitioko EH Bilduk zapaturako [abenduak 5]. Hizlariak Onintza Enbeita EH Bilduko kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Irantzu Varela EH Bilduko Senaturako Bizkaiko zerrendaburua izango dira. Solasaldia, 18:00etan, izango da kultur etxeko Azkue aretoan.
Onintza Enbeita EH Bilduko kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Irantzu Varela EH Bilduko Senaturako Bizkaiko zerrendaburua.

Onintza Enbeita EH Bilduko kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Irantzu Varela EH Bilduko Senaturako Bizkaiko zerrendaburua. Argazkia: EH Bildu

Bestalde, domekan [abenduak 6] Bildu Independentziara lelopean manifestazio nazionala egongo da Bilbon, 12:00etan, Plaza Eliptikatik hasita. Lekeitiotik autobusa jarri dute bertaratzeko. Autobusez joan nahi duenak Galarrenan edo Guzurmendi tabernan eman behar du izena.