Anaitasun ospakizuna edukiko dute Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteko bazkideek

Aurten hildako bazkideen meza edukiko dute hasteko, 12:30ean, Karmengo elizan eta ondoren, bazkaltzera joango dira Oletako Epermendi jatetxera. Epermendira joateko autobusak 13:30ean irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Bueltako autobusa, berriz, 18:00etan izango da Oletan. Ospakizunean parte hartu nahi dutenek barikua [abenduak 4] izango dute izena emateko azken eguna. Beti Jai elkartera joan behar da horretarako. Ordainketa 30 eurokoa izango da.
Beti Jai elkartea dagoen eraikina.

Beti Jai elkartea dagoen eraikina.