Euskaldun berriei aitortza egingo die Lekeitioko Udalak
HAKOBA hizkuntza politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeko ordezkariek 2015eko Euskararen Egunean euskarara hurbiltzeko hautua egin duten pertsonei aitormena egiteko hartutako erabakiarekin bat egin du Lekeitioko Udalak. Aitortza horren bitartez, euskaldun berriek euskararenganako erakutsi duten atxikimendua eta hizkuntza hori ikasteko egin duten ahalegina errekonozitu nahi dute. Hori dela eta, heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guzti horiei jendaurreko aitortza erakusteko asmoagaz, Lekeitioko Kultur Etxeko aurrealdean, Eskolape aldean dagoen gunean, Euskaldun Berrien Txokoa izeneko plaka jarriko dute. Plaka, bihar [abenduak 3] goizeko 10:00etan ipiniko da.