
Urtero legez, puzgarriak, salto saltoak eta ondo pasatzeko beste hamaika ekintza egiteko aukera izango dute udalerriko ume eta gaztetxoek, goizez eta arratsaldez.
11:00etatik 13:30ak arte, eta 16:00etatik 20:00ak bitartean egongo da zabalik.
Aurten gainera, autoetan ibiltzeko zirkuitutxo bat ipiniko dute frontoiaren kanpoaldean, beti ere, eguraldiak laguntzen badu.
Ispasterko udalak antolatzen du umeen parkea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren babesletzarekin.