Herri Bibliotekak eta Uhagonek elkarlanean antolatu dituzten Japoniari lotutako ekitaldiekin jarraituz,
Ikebana tailerra, Kamishibai ipuin kontalaria eta japoniar sukaldaritza ikasteko aukera egongo da datozen egunetan Markina-Xemeinen.

Ikebana Japoniako lore apainketa arteagaz egindako lore konposizioa. Argazkia: Wikipedia
Zapatuan [abenduak 5] egongo da Ikebana lore apainketaren japoniar artea ezagutzeko aukera, 18:00etan Uhagonen. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, baina, izena aldez aurretik eman behar dute Uhagonen. Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da, eta loreak etxera eramango direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Astelehenean [abenduak 7] egongo dira, bestalde, Kamishibai ipuin kontalaria eta sukaldaritza tailerra. Ipuin kontaketa 12:00etan izango da Herri Bibliotekan; sukaldaritza ikastaroa, berriz, Arretxinaga Etorbideko Lagun Artea Elkartean emango dute, 18:00etatik aurrera. Plazak mugatuak izango dira, hori dela eta, sukaldaritza ikastaroan parte hartzeko izena aldez aurretik eman behar da Uhagon kulturgunean.