Abenduaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorren harira solasaldi bat antolatu du Lekeitioko EH Bilduk zapaturako [abenduak 5]. Hizlariak Onintza Enbeita EH Bilduko kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Irantzu Varela EH Bilduko Senaturako Bizkaiko zerrendaburua izango dira.
Solasaldia, 18:00etan, izango da kultur etxeko Azkue aretoan.

Onintza Enbeita EH Bilduko kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Irantzu Varela EH Bilduko Senaturako Bizkaiko zerrendaburua. Argazkia: EH Bildu
Bestalde,
domekan [abenduak 6] Bildu Independentziara lelopean manifestazio nazionala egongo da Bilbon, 12:00etan, Plaza Eliptikatik hasita. Lekeitiotik autobusa jarri dute bertaratzeko. Autobusez joan nahi duenak Galarrenan edo Guzurmendi tabernan eman behar du izena.