Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zazpigarren urteurrena ospatuko du Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxeak

Markina-Xemein
2015/12/02
2008ko abenduak 6an zabaldu zituen ateak Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxeak. Puxika koloretsuekin eta dotore-dotore jantzita inauguratu zuten hainbeste denboran amestutako gazteentzako topalekua. Herriko gazteei aisialdi eredu berri bat eskaintzeko gogoz ailegatu zen gazteek sortu eta kudeatutako egitasmoa, eta zazpi urte hauetan era askotako ekintzak burutu dituzte bertan: hitzaldi, antzerki, kontzertu, tailer eta abar luze bat. Akerbeltzen historia guzti hori gogora ekarriko dute gazteek zapatuan [abenduak 5] ospatuko duten zazpigarren urteurren jaialdian. Horma irudi berri bat margotuko dute Plazabarripean eta oroitzapenerako tartea hartuko dute mokadutxoa hartzen duten bitartean.
Akerbeltz gaztetxearen inaugurazioa.

Akerbeltz gaztetxearen inaugurazioa.

Frontoi txikian jokatuko da pala txapelketako finala, eta urtero modura bazkaria egongo da ondoren, gaztetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak Erlatx eta Patxua tabernetan erosi dezake txartelak. 7 euroren truke frijituak, gisatua, arroz esnea, kafea eta kopa edukiko ditu. Bazkalosterako jolasak dituzte prestatuta eta elektrotxarangaren laguntzagaz kalejira egingo dute herrian zehar 18:00etatik aurrera. Urtero modura, Akerbeltzen amaituko da jaia. Ogitartekoak izango ditu nahi duenak afaltzeko, eta 23:00etan hasiko da Pornox taldearen kontzertua. Jaiari azkenak emateko, Guri Bost taldearen erromeria izango dute. Autogestioari begira Azken hilabetea autogestioari tiraka igaro dute gazteek, euren eredua eraikitzeko bideri ekinda. Horrela, Iruñeako alde zaharreko esperientzia ezagutu eta bertatik ikasteko Euskal Jai gaztetxea hustu zuteneko dokumentala ikusi dute eta Gasteizera joan dira Errekaleor, Hala Bedi irratia eta Gasteizko gaztetxea ezagutzera. Urteurren jaian emango diote azaroan egin duten lanketa horreri amaiera. EGITARAUA
  • 11:00. Gaztetxearen historia eta horma-irudi margoketa hamaiketakoagaz, Plazabarripean.
  • 11:30. Pala txapelketako finalak frontoi txikian.
  • 14:30. Bazkaria gaztetxean.
  • Bazkalostean. Jolasak.
  • 18:00. Elektrotxaranga kalerik kale gaztetxetik hasita.
  • 21:30-23:00. Ogitartekoak gaztetxean.
  • 23:00. Kontzertua: Pornox eta Guri Bost taldeak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.