600 lagun, desanexioaren 11. urteurrena ospatzen

Domekan 600 lagun inguruk ospatu zuten Ziortza-Bolibarko desanexioaren 11. urteurrena. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, herritarrekin batera, eskualdeko herrietatik eta Euskal Herriko bazter ezberdinetatik hurbildutako lagunek egin zuten mendi mar...

Domekan 600 lagun inguruk ospatu zuten Ziortza-Bolibarko desanexioaren 11. urteurrena. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, herritarrekin batera, eskualdeko herrietatik eta Euskal Herriko bazter ezberdinetatik hurbildutako lagunek egin zuten mendi martxa. Aranbaltz kultur elkarteko kideek balorazio positiboa egin, eta eskerrak eman dizkiete bai antolaketan lagundu dutenei eta baita ere parte hartu duten guztiei.