Beste behin ere
Cabaret Chihuahua ikusteko aukera edukiko dute herritarrek
Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean. Oraingoan, baina, Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamaria Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreek parte hartuko dute ikuskizun arrakastatsuan. Izan ere, Iñaki Maruri aktore ondarrutarra Madrilen dago,
La viuda alegre musikalarekin.
2013ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten
Cabaret Chihuahua. Eta ordutik hona,
ikuskizuna fenomeno bat bihurtu da. Izan ere, saioak behin eta berriz eskaini badituzte ere,
gehienetan sarrera guztiak agortu dira. Iñaki Maruri aktore ondarrutarra eta Mitxel Santamaria gernikarra izan ziren lehenak musikal ospetsuan parte hartzen; ikuskizuna sortu zenetik izan dira parte hartzaileak. Maruri, gainera, musika zuzendaria ere bada. Horiei, gero, Ugaitz Alegria ondarrutarra gehitu zitzaien. Datozen saioetan Marurik antzezten duen pertsonaia
Adrian Garcia de los Ojos aktoreak beteko du.
Orain, publikoak nahi duelako, berriro ere ikuskizunari helduko diote.
Abenduaren 12an hasi eta
urtarrilaren 10era bitartean, hamahiru saio eskainiko dituzte.
Saioak eta info+
Saioak
- Abenduak 12, 19, 26 eta urtarrilak 2, 5, 8 eta 9. 21:00etan.
- Abenduak 20, 27 eta urtarrilak 3, 4 eta 7. 20:30ean.
- Urtarrilak 10. 19:00etan.
Erreserbak
- Sarean. Internet bidez erreserbak egiteko, ondoko helbidean sartu behar da (data eta sarrera kopurua zehaztu behar dira): www.pabellon6.org/reservas.
- Telefonoz. 639 766 720 telefono zenbakira deituta.
- Prezioa. 15 euro.
Lekua
- Bilbo. Bilboko Pabellon 6arte eszenikoen gunean (Erribera, 47).