Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elbarrien arazoak gizarteratzeko kanpaina hasiko du Asinsoc-ek

15 urte bete ditu elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta ekitaldi berezia egingo du gaur. Gizartea hazi behar dela uste dute, herritarak kontzientziatzekoElbarriren bat dutenen nazioarteko eguna da gaur, eta gogoan izango du Asinsoc elkarteak. Elbarri...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/12/03

15 urte bete ditu elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta ekitaldi berezia egingo du gaur. Gizartea hazi behar dela uste dute, herritarak kontzientziatzeko

Elbarriren bat dutenen nazioarteko eguna da gaur, eta gogoan izango du Asinsoc elkarteak. Elbarriak gizarteratzeko elkarteak, gainera, kanpaina berezia hasiko du. Hain zuzen, elbarrien arazoak gizarteratzeko lan egingo du. Atzo eman zuten prentsaurrekoa Gernika-Lumon duten egoitzan, eta, elkarteko presidenteorde Patxi Quirogak azaldu zuenez, estrategia aldaketa behar du elkarteak. Horri ekingo diote aurerrantzean.

Hamabost urte bete ditu Asinsoc-ek, eta, urteurren hori baliatuta, jarduera bereziak antolatu dituzte gaurko. Goizean, 11:00etan, saskibaloi erakustaldia izango da Maloste kiroldegian. Gernika-Lumoko nesken taldeak eta Bilboko Bidaideak elbarrtuen taldeak parte hartuko dute. Ostean, bazkaria egingo dute elkartekideek, Batzokian.

Arratsaldean, urteurreneko gala egingo du Asinsoc-ek. Bertan, hainbat talde, elkarte, enpresa eta norbanakoen lana sarituko du elkarteak.

Sariak

Hausnarketa egin du Elbarriak Gizarteratzeko Elkarteak. Hain zuzen, gizartea hezi egin behar dela ondorioztatu dute, kontzientziak pizteko. Horretara zuzenduko dituzte hurrengo hilabeteetarako ekimenak, eta baita gaur arratsaldeko ekitaldia ere. Lizeo antzokian batuko dira, 18:00etatik aurrera. Bertan, sariak banatuko ditu Asinsoc-ek.

Kanpaina, baina, datozen hilabeteetan luzatuko da.

Jendarteak ulertzea

Kalera ateratzeko asmoa dute, diotenez, jendartea jabetu behar delako elbarriren bat dutenen mugikortasun arazoak zelakoak izan ohi diren. Erosketak egiteko, eraikin publikoetara heltzeko, kaletik ibiltzeko, bidaiatzeko edota etxetik ateratzeko egunerokotasunean dituzten trabak ikusgarri egin gura dituzte.

Orain 15 urte elkartea sortu zutenetik asko aurreratu dela azaldu du elkarteko presidenteorde Patxi Quirogak, baina oraindik ere egiteko asko dagoela. Hala, dituzten arazo eta gabeziei aurre egiteko gizarteak horiek ulertu eta barneratu behar dituela uste du.

2016an jarraipena izango duen kanpaina diseinatuta dutela azaldu du, eta horren berri ere emango dutela, aurrerantzean. Quirogaren esanetan, «gure elkartekideekin arduraatu izan gara orain arte, eta horiekin arduratzen jarraituko dugu. Baina modu batera edo bestera bidelagun izan ditugunen lana ere eskartu nahi dugu batetik; eta, bestetik, gure eskakizun eta beharrak gizarte osoarentzat ulergarri egin behar ditugu, jendartearengana heltzen ikasi behar dugu».

Gaur egun arte, Busturialdean mila lagun baino gehiagori eman dio laguntza Asinsoc elkarteak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.