Euskaldun berrien inguruko bideoa egin du euskara sailak

Iaz egin modura, Euskararen nazioarteko egunaren harira, aurten ere Ondarroako Euskara Sailak bideoa egin du.Aurten, Euskara Egunak euskaldun berriak omenduko ditu, eta Ondarroako Euskara Sailak ere horietxek izan ditu protagonista bideoan. Kanpotik On...

Iaz egin modura, Euskararen nazioarteko egunaren harira, aurten ere Ondarroako Euskara Sailak bideoa egin du.

Aurten, Euskara Egunak euskaldun berriak omenduko ditu, eta Ondarroako Euskara Sailak ere horietxek izan ditu protagonista bideoan. Kanpotik Ondarroara etorritakoek ondarrutarra zelan ikasi duten azaldu dute bideoan Omar Diop senegaldarrak, Ion Chilaru moldabiarrak, Marketa Kadlecova txekiarrak, Natxo Sierra bilbotarrak, Seynabou Thior senegaldarrak, Asim Intizar pakistandarrak, Candida Trillo galiziarrak, Mohsin Intizar pakistandarrak, Eva Mallol madrildarrak, Chuserra Barrios aragoiarrak eta Chen Zeyi txinatarrak.

Arrakasta handia

Bideoan, gainera, ondarrutar hizkeratik gustukuen duten berbaren bat aukeratu eta ikasteko zailena iruditu zaien hitza azaldu du bakoitzak.

Geuk be ondarrutarrez! bideoak sekulako arrakasta izan du sarean, iazko lanak baino gehiago. Igande iluntzean argitara eman zutenetik, 22.000 bisitaldi inguru izan ditu, hau da, iazko bideoak urtebetean baino 4.000 bisitaldi gehiago.