Japoniako lore apainketa eta sukaldaritza tailerrak emango dituzte
Herri Bibliotekak eta Uhagonek elkarlanean antolatu dituzten Japoniari lotutako ekitaldiekin jarraituz, Ikebana tailerra, Kamishibai ipuin kontalaria eta japoniar sukaldaritza ikasteko aukera egongo da datozen egunetan Markina-Xemeinen.Zapatuan egongo ...
Zapatuan egongo da Ikebana lore apainketaren japoniar artea ezagutzeko aukera, 18:00etan Uhagonen. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, baina, izena aldez aurretik eman behar dute kulturgunean. Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da, eta loreak etxera eramango direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Astelehenean egongo dira, bestalde, Kamishibai ipuin kontalaria eta sukaldaritza tailerra. Ipuin kontaketa 12:00etan izango da Herri Bibliotekan; sukaldaritza ikastaroa, berriz, Arretxinaga Etorbideko Lagun Artea Elkartean emango dute, 18:00etatik aurrera.
Sukaldaritza ikastaroko plazak mugatuak izango dira, hori dela eta, sukaldaritza ikastaroan parte hartzeko izena aldez aurretik eman beharko da Uhagon kulturgunean.