Sukaldaritza tailerra egingo dute mendatarrek abenduaren 11an
Herritarrentzako sukaldaritza tailerra antolatu Mendatako Udalak hilaren 11rako barikua. Albizko txokoan izango da ikastaroa eta, gaztem nagusi, emakume zein gizonak gonbidatu dituzte parte hartzera. Aurten arrainak, bildotsa, txerri okela brasara eta...
Aurten arrainak, bildotsa, txerri okela brasara eta onddoak plantxara zelan egin irakatsiko diete herritarrei. Hain zuzen, honako hauek izango dira prestatuko dituzten platerak: txipiroiak eta begihaundiak brasara; bildots carre-a brasara; txerri saiheskia brasara eta onddoak plantxara ahate foiarekin.
Hogei lagunentzako lekua
Sukaldaitza tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, dendara jo edota 94 625 72 04/94 625 47 22 telefono zenbakietara deitu beharko da, eguaztenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da, eta hogei lagunentzako lekua dagoela jakinarazi dute.
Ikastaroa amaitu ostean dastaketa egingo dute.