Azaroko saria eman du Berbalagunek
Itsasne Gabriel Estebanez gernikarrarentzat izan da Ezetz Jakin lehiaketaren azaroko saria. Errenteria auzoko Sakone tabernak eman du oraingoan saria: bi lagunentzako afaria edo bazkaria. 69 lagunek erantzun dituzte azaroko lehiaketako galderak, eta 36...
Itsasne Gabriel Estebanez gernikarrarentzat izan da
Ezetz Jakin lehiaketaren azaroko saria. Errenteria auzoko Sakone tabernak eman du oraingoan saria: bi lagunentzako afaria edo bazkaria. 69 lagunek erantzun dituzte azaroko lehiaketako galderak, eta 36k erantzun dituzte denak ondo. Abenduko lehiaketa ere martxan dago. Oraingoan Gurutze Gorrikoek prestatu dituzte galderak, eta haiek emandako liburu bat ere eskuratuko du irabazleak. Sari nagusia Nere Kabiak emango du.