Euskal Herria Museoak tailerrak antolatu ditu Gabonetarako ere

Urtaro ezberdinetan egin ohi duen legez, Gabon sasoirako ere tailerrak antolatu ditu Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak. Abenduaren 22a eta 30a bitartean, hainbat gai lantzeko aukera izango dute herriko umeek. Gabonak dibertigarri egin gura ditu muse...

Urtaro ezberdinetan egin ohi duen legez, Gabon sasoirako ere tailerrak antolatu ditu Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak. Abenduaren 22a eta 30a bitartean, hainbat gai lantzeko aukera izango dute herriko umeek. Gabonak dibertigarri egin gura ditu museoak. Horretarako, lau egunetan tailerrak emango ditu, 11:00etatik 13:00etara.

5 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta daude jarduera horiek, eta egun bakoitzeko euro bana ordaindu beharko dute. Museoan eman behar da izena, hara joanda, 946 255 451 telefono zenbakira deituta edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita.