Herriko ikasleek piztuko dituzte Gabonetako argiak

Gaur arratsaldean piztuko ditzte Gernika-Lumon Gabonetako argiak, eta herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartuko dute horretan. 18:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxe aurreko Foru plazan. Udal ordezkariak ere izango dira ekitaldi horretan.Udale...

Gaur arratsaldean piztuko ditzte Gernika-Lumon Gabonetako argiak, eta herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartuko dute horretan. 18:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxe aurreko Foru plazan. Udal ordezkariak ere izango dira ekitaldi horretan.

Udaletxe aurrean jarri duten Gabonetako arbolaren argiak ez ezik, herriko sarreretan, hainbat kaletan zein aisialdi guneetan (Eriako lorategian eta Pasealekuan, besteak beste) ipini dituzten Gabonetako argiak ere bihar arratsaldean piztuko dituzte lehenengoz aurten. Era berean, Bakearen Museoko, Gernika-Lumoko Kultur Etxeko eta udaletxeko balkoiak ere argiztatuko dituzte Gabon sasoian.

Argi apaingarriak 18:00etan piztuko dituzte, eta 24:00etan amatatu.