San Nikolas jaietan murgilduko dira etzi Elantxobeko herritarrak
Etzi batuko dira Elantxobeko bizilagunak San Nikolas jaiez gozatzeko. Egun bakarreko ospakizuna izango bada ere, goizean hasi eta gauerdira bitartean, ez da aspertzeko betarik izango.11:00etan meza nagusia egingo dute, Zornotzako koralaren laguntzagaz....
11:00etan meza nagusia egingo dute, Zornotzako koralaren laguntzagaz. Horren ostean, poteoa ere egingo dute.
17:00etan, mus arinean lehiatzeko bilduko dira Makues tabernan, eta 18:00etan, Ponpon taldearen Trotamundis antzeslanagz ondo pasatzeko aukera egongo da kultur etxean.
Guean, 22:30 aldera, euskal jaia egingo dute Makues tabernan, Eino taldeagaz. Eta taberna berean, karaokean parte hartu ahal izango da 00:00etan.