Elikagaien Bankuko kideek janari bilketa egingo dute Mutrikun
Eguenean [abenduak 10] hasi eta zapatura bitartean [abenduak 12], Elikagaien Bankunko kideek janari bilketa egingo dute Mutrikun. Herritarrek Mutrikuko 21 establezimendutan egingo ahalko dute ekarpena.
Gutxien dutenek Gabon duinak eta zoriontsuak igarotzea helburu hartuta, elikagaien bankuak urtero egiten du Gabonen aurretik janari bilketa. «Zuzenean produktuak erosi eta dendetan ipinitako otzarretan uzteaz gain, itsulapikoetan diru sartuz ere egin ahalko dute ekarpena herritarrek». Biltzen den diruarekin, hain zuzen ere, janari freskoa erosi eta banatuko dute elikagaien bankuko kideek.
Iaz, Gabon aurretik Mutrikun egindako janari bilketan, esaterako, 1.742 kilo janari eta produktu eta 568,63 euro bildu zirela jakitera eman dute.
Familia kopurua
Aurten, urtarrilean, 55 familiari eman zioten laguntza eta urrian, 46 familiri, tartean 15 urte bitarteko 45 ume. «Urte hasieran baino gamilia gutxiago daude laguntasun beharrean, batzuek lana aurkitu dutelako eta beste batzuk herritik joan direlako».
Aurretik egindako kanpainetan herritarrek erakutsitako solidaritatearen harira, Elikagaien Bankuko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete orain arteko kanpainetan parte hartu duten herritarrei eta baita establezimenduei ere. «Horiek guztiek elkarteak ezarritako helburua betetzen laguntzen dute: mutrikuar guztiek ospatu ahal izatea Gabonak mahaiaren bueltan».