Euskadi Amateur taldea UEFA Lurraldeen Kopatik kanpo geratu da

Malagako (Andaluzia, Espainia) Cartama udalerrian lehiatu dute asteburuan UEFA Lurraldeen Kopako lehenengo fasea, eta Euskadi Amateur txapelketatik kanpo geratu da.Euskal selekzioak 3-1 galdu zuen herenegun Andaluziako selekzioaren kontra. Zapatuan, b...

Malagako (Andaluzia, Espainia) Cartama udalerrian lehiatu dute asteburuan UEFA Lurraldeen Kopako lehenengo fasea, eta Euskadi Amateur txapelketatik kanpo geratu da.

Euskal selekzioak 3-1 galdu zuen herenegun Andaluziako selekzioaren kontra. Zapatuan, berriz, bina berdindu zuen Kanariar Uharteetako selekzioaren aurka, eta penaltietan 4-2 galdu zuten.

Bermeo futbol taldetik Iosu Egañak eta Aitor Gonzalezek jokatu dute Euskadi Amateurgaz.