Euskararen egunaren harira, ekitaldi ugari antolatu dituzte Munitibarren, eta horietan lehena bariku arratsaldean egin zuten.
Udaletxeko ekitaldi aretoan batu ziren 35 bat herritar, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen berbaldian.
Etzi, berriz, leku berean, Yolanda Arrieta idazleak
Umeak eta transmisioa: Etxe barri bat euskarari hitzladia emango du. 19:00etan hasiko da ekitaldia.
Barikuan euskara eta musika uztartzeko jardunaldia izango dute, Anje Duhaldegaz. Berbaldi-kantaldia, 19:00etatik aurrera izango da, udaletxeko ekitaldi aretoan.
Bestalde, etzi hasi eta hilaren 20ra bitartean, liburu azoka ipiniko dute udal liburutegian. Besteak beste, euskal sortzaileek Durangoko Azokara eraman dituzten lanak eskuratzeko aukera izango dute munitibartarrek. Asteburuetan goizez zabalduko dute, eta astegunetan, , ostera, arratsaldetan egongo da zabalik.