Idoia Sagaztizabal
Izena: Idoia.
Abizenak: Sagastizabal Unzueta-Barrenetxea.
Jaioterria: Lekeitio.
Bizilekua: Bilbo.
Ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua, Deustuko unibertsitatean.
Lanpostua: 2000. urtetik,
DEMA enpresako gizarte langile teknikaria da. Barakaldon lan egiten du.
Alderdia: EAJ. Kongresurako hamargarren hautagaia da, Bizkaitik.
Ibilbide politikoa: Jose Maria Kazalis Lekeitioko alkate zela (2003-2011) zinegotzia izan zen. Horrez gain, Bizkai Buru Batzarreko kidea ere bada. Gaur egun, Koldo Goitia alkatearen udal taldeko kidea da.
Zaletasunak: Bidaiatzea eta irakurtzea du gustuko. Bidaiei esker, pertsona eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera izaten duela azpimarratzen du.
S@rean: Idoia Sagaztizabal. Horrez gain,
bidaien inguruko webgune bat ere badauka.