Urtero moduan Lekeition egun pasa ederra egiteko aukera izango dute ispastertarrek.
Goizean feria eta azokatik bakoitza bere kontura ibili ostean, eguerdian elkarrekin bazkalduko dute Egaña jatetxean. 14:30etan hasita honako menua bazkalduko dute: arrain sopa, langostinoak, frituak, arraina, mina saltsan, hojaldre pastela eta izozkia, ardoa, ura, ogia eta kafea edota infusioa.
25 euroren truke bapo jan eta edateko aukera izango dute herritarrek.
Domekara (abenduak 13) bitarteko epea dago apuntatzeko. Horretarako, elkarteko kideren bati jakinarazita nahikoa izango dela jakitera eman dute nagusien elkartekoek.
Halaber, Bizi Nagusien elkarteko kideek adierazi dute jendeak autobusean joan nahi badu, elkarteak autobusa jarriko duela. Beraz, izena ematerakoan autobusa nahi duten ala ez zehazteko eskatu dute. Autobusa egonez gero, apuntatu direnei jakinaraziko diete elkartetik.