Itsasadarretik pddle surfean

36 surflarik egin zuten Urdaibaiko itsasadarrean zeharkaldia, zapatuan. Bertoko herritarrekin batera, Bizkaiko, Kantabriako eta Valladolidgo jendea ere elkartu zenPaddle surf zaleek, itsas zeharkaldia egin zuten Urdaibaiko itsasadarrean, zapatuan. Wate...

36 surflarik egin zuten Urdaibaiko itsasadarrean zeharkaldia, zapatuan. Bertoko herritarrekin batera, Bizkaiko, Kantabriako eta Valladolidgo jendea ere elkartu zen

Paddle surf zaleek, itsas zeharkaldia egin zuten Urdaibaiko itsasadarrean, zapatuan. Water Sports Club Northwind-ek antolatuta egun osoko topaketa egin zuten. Eguerdian, Mundakako Txorrokopuntan batu ziren 36 sup zale. Familian zein lagun taldetan, adin eta maila guztiek egiteko zeharkaldia izanik ez zuten hutsik egin nahi izan.

Herriko eta inguruetako surflariak ez ezik, Bizkaiko zenbait herritako zein Kantabria eta Valladolidgo (Espainia) jendea ere animatu zen zeharkaldia egitera. Hondartza inguruan taulak probatu ostean, ordu erdi beranduago ekin zioten zeharkaldiari.

Muruetaraino heltzea zen antolatzaileen hasierako asmoa, baina, azkenean zeharkaldi laburragoa egin zuten. Abiatutako leku berean amaitu zuten saioa. «Prebisioak ez zuen hainbesteko hego haizerik zehazten eta itsasoa ere nahiko hazita zegoenez, hasierako plana moldatu genuen», esan dute antolatzaileek.

Gainera, zeharkaldia amaitu ostean, batzuek Mundakako olatuan beren abilezia frogatzeko astia ere hartu zuten.

Eguraldia lagun izan zuten, eta zeharkaldiagaz oso gustura geratu ziren parte hartzaileak. «Izugarri gustatu zitzaigun, batzuk lekua esagutzen genuen, baina beste batzuek ez ordea, eta liluratuta geratu ziren. Itzuliko garela hitzeman dugu».