Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, eguenean [abenduak 10] arrain lonja berriaren nondik norakoak ezagutzeko aukera egongo da. Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, proiektuaren ardura dutenek bilera zabala egingo dute Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Kalare Deuna kofradiaren aurrea
Batzarra, 18:00etan hasiko da, eta udal ordezkariez gain,
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren ordezkariak eta proiektua gauzatuko duten
IƱaki Aurrekoetxea eta bazkideak arkitekto taldeko arkitektoak ere bertan izango dira azalpenak ematen. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek adierazi dutenez, proeiktuari buruzko dudak eta kezkak argitzeko unea izango dute herritarrek. “Horien inguruko azalpen zehatzak emate aldera, bertan izango da proiektua gauzatuko duen arkitektua bera ere”.
Udal ordezkariek azpimarratu dutenez, herritar guztiak batzarrean parte hartzera gonbidatuta daude. Horien guztien artean, arrantza sektorearekin lotura dutenei gonbidapen berezia egin diete. “Batez ere, arrantza sektorearekin lotura dutenen partehartzea oso garrantzitsua dela deritzogu. Arrain lonjaren inguruan izan dezaketen ezagutza eta esperientziagatik”.