‘Obarixo biaz’ antzezlanaren une bat.
11:00etan Santa Luzia ermitan meza izango dute, eta ostean bertan bildutako guztientzat kopaua egongo da.
Arratsalderako antzerki emanaldia prestatu dute. Baina, aurretik, kafea eta pastak dastatzeko aukera izango dute udaletxean. 17:30etatik aurrera zerbitzatuko dituzte kafea eta pastak.
Gero, 18:00etan, antzezlana ikusteko elkartuko dira udaletxeko aretoan. Ondarroako Traman-Brix taldeak
Obarixo biaz izeneko lana taularatuko du.
Obarixo biaz antzezlana Teresa Caloren
Historiaz de Mujeres en Crisis gaztelaniazko antzezlanaren moldaketa da. Itzulpena Kattalin Arizmendiarrietak egina da, ondarrutar hutsean.
Antzerki honetan, batez ere, eguneroko gauzak «tristeenak direla ere» era komiko batean lantzen dituzte. Krisian dauden emakume batzuk dira protagonistak, baina ez maitasunak eragindako krisian. Krisi horren eragileak, batez ere, egoera ekonomikoak, existentzialak eta beharreko kontuak izan dira. Krisi horri aurre egiteko erarik onena umoreari eustea dela adierazten du antzezlanak.