Aniztasun plana osatzeko bigarren partaidetza fasea hasiko da egunotan
Lehen partaidetza fasean ondorio nagusiak konpartitu dira. Bigarren fasean, ostera, aniztasuna eta elkarbizitza zer diren gogoeta egiteko tartea egongo daHerritarrekin antolatutako partaidetza prozesuaren lehen fasea amaitu ostean, Aniztasun Planaren p...
Lehen partaidetza fasean ondorio nagusiak konpartitu dira. Bigarren fasean, ostera, aniztasuna eta elkarbizitza zer diren gogoeta egiteko tartea egongo da
Herritarrekin antolatutako partaidetza prozesuaren lehen fasea amaitu ostean, Aniztasun Planaren partaidetza prozesuko bigarren faseari ekingo diote.Lehen fasean, azaroaren 6an egin zen World cafe dinamikaren eta proiektuaren aurkezpenaren ostean, hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren inguruan eremukako bilerak egin dira.
Aniztasun planaz arduratzen ari direnek nabarmendu dutenez, bilera horietan elkarbizitza eta jatorri aniztasunaren inguruan egindako ikerketen ondorio nagusiak konpartitzeko aukera egon da. «Horrez gain, egoeraren gaineko diagnosia osatu eta aniztasuna nahiz integrazio kontzeptuen inguruko gogoeta ere egin dugu».
Bigarren fasean, ostera, eta egindako diagnostikoaren gainean, aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko zer egin behar den gogoeta egiteko tartea egongo da. Hala, urtarrilean egingo den asanbladan Aniztasun Plana adostu aurretik, zer egina egon badagoela azpimarratu dute. «Zein eremu indartu behar dugu? Zein lan lerro izan behar ditu lanketak? Nola?… Datozen lan saioetan zuen proposamenak jasoko dira».
Gaikako batzarretan lehena, kultur arlokoa, etzi, 18:00etan, egingo da Kofradia Zaharrean. Hezkuntza eta kirol arlokoak abenduaren 14an eta 16an egingo dira, ordu eta toki berean.