
Bizkaiko Jabekuntza eskolen topaketa egin zuten Ondarroan iazko ekainean.
Hiru ikastaro landuko dituzte hilabete honetan eta urtarrilean zehar. Berrriatuko udalak eta Berritxuko neskak emakumeen sareak elkarlanean antolatu dituzte Jabekuntza eskolak.
Guztiak soinketa gelan egingo dituzte, eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxean izena eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deituta apuntatu daitezke: 946 137 030.
Izena emateko ikastaro egunaren bezpera bitarteko epea zehaztu dute. Hau da, lehen ikastaro horretan parte hartu gura dutenek, bihar dute apuntatzeko azken eguna.
Lehena,
Amodioa eta maitasunari buruz erakutsi digutena izenburupean emango dute. Emakume zein gizonei zuzenduta egongo da.
Barikuan 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira soinketa gelan. Zapatuko saioa, berriz, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte egingo dute.
Halaber, datorren astean, hilaren 19an ere beste saio bat egingo dute, 11:00etatik 13:00etara.
Urtarrilean beste bi ikastaro
Bestalde, urtarrilean
Zahartzaroa polita da eta
Autodefentsa tailerra egingo dituzte. Baina, bi horiek bakarrik emakumeei zuzenduta egongo dira. Zahartzaroaren inguruko saioak urtarrilaren 11an, 18an eta 25ean egingo dituzte. Autodefentsari buruzkoak, ostera, urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean izango dira.
Jabekuntza eskolekin berdintasuna modu transbertsalean landu nahi dute. Hala, gazte, heldu zein nagusiengana heltzea da asmoa, pixkanaka-pixkanaka, eremu denetan berdintasuna lortzeko urratsak emateko.