Lea-Artibai eta Mutrikuko mendigoizale taldeen eskutik mendi irteera bateratua egongo da domekan [abenduak 13]. Debako
Burdin Kurutz Mendi taldeak antolatuta, Deba inguretan zeharkaldia egingo dute.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Debatik hasita lau bat orduko zeharkaldia egingo dute. Tartean, Itziar, Mendata Punta eta Santa Katalinatik igaroko dira. Ostean, bazkaritan geratzeko aukera ere egongo da. 14:30ean, babarrun janean batuko dira.
Mendi irteerako autobusak, 08:15ean irtengo du Markina-Xemeingo Kai aurreko autobus geltokitik eta beste herrietako mendigoizaleen bila joango da. Lekeitiotik eta Ondarroatik igarota, Mutrikuko ibiltariak batuko ditu 08:30ean goiko biribilgune parean.
Betiko modura, irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan, eta Markina-Xemeingo Loirats mertzerian. Lekeition izena emateko
unaift@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 657 72 44 85 telefono zenbakira deitu behar da.