Euskararen egunaren harira, ekitaldi ugari antolatu ditu Munitibarko udalak, eta horietan lehena bariku arratsaldean egin zuten. Udaletxeko ekitaldi aretoan batu ziren 35 bat herritar, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen berbaldian irudian. Amuriz...

Euskararen egunaren harira, ekitaldi ugari antolatu ditu Munitibarko udalak, eta horietan lehena bariku arratsaldean egin zuten. Udaletxeko ekitaldi aretoan batu ziren 35 bat herritar, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen berbaldian irudian. Amurizak euskara eta ipuinak izan zituen hizpide. Bihar, berriz, leku berean Yolanda Arrieta Etxebarriko idazleak
Umeak eta transmisioa: Etxe barri bat euskarari hitzladia emango du. Eta etzi euskara eta musika uztartzeko jardunaldia izango dute, Anje Duhalde abeslariagaz. Bestalde, etzi hasi eta hilaren 20ra bitartean, liburu azoka ipiniko dute udal liburutegian. Besteak beste, Durangoko Azokan izan diren nobedadeetako batzuk eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Asteburuetan goizez zabalduko dute, eta astegunetan, berriz, arratsaldetan egongo da zabalik.