
Amaia Elizagoienek
Ameli ipuinen jostuna saioa eskainiko du udal liburutegian, 17:30etatik aurrera.
Ameli ipuin kontalaria herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsekin josten aritzen den neska gaztea da. Egungo gizarteko baloreetan oinarrituz, ipuinak bidelagun dituelarik, entzulea fantasiazko mundu batera murgildu nahi du, izarren artean kulunkatuz.
Izarren zerua horren zabala izaki, izar multzoak banaka behatu eta gozatu behar ditugu. Ametsak josteko, ezinbesteko tresna du orratza. Orratz horren bitartez, eguneroko beroki diren gaiak bertsoen eta batez ere ipuinen laguntzaz josten ditu.